Aritkulu eta hitzaldi sorta handi batez gain, CEAk argitalpen eta liburuxka asko argitaratu ditu Eraztun Berdea eta bere parkeak, ezaugarri eta balioak, eta bertan egindako lanak ezagutzera emateko. Guzti horien artean +Verde nabarmendu behar da: hiru hilean behin Eraztun Berdeko egunerokotasunari buruzko informazioa ematen du.
Aldi berean, gero eta gehiago dira espazio hauen kudeaketa hobetzeko egiten diren ikerlanak, askotan argitalpen eta aldizkari zientifikoen bidez hedatzen direnak.
Eraztun Berdeko dokumentazioa bi ataletan antolatu da: dokumentazio praktiko eta dibulgatiboa eta dokumentazio teknikoa.