Problematika
Zadorra ibaiak, Vitoria-Gasteiztik igarotzen den tartean, ordoki alubial bat zeharkatzen du. Ibaian gora existitzen diren urtegiak eraiki baino lehen, ordoki honek uholde ibar gisa jokatzen zuen arro osoan sortutako ur jarioak modu naturalean lasaitzeko.
Vitoria-Gasteizko hiri garapenaren eta urtegiek sortutako ur erregulazioaren ondorioz, denborarekin uholde ibarra hiritartu egin da pixkanaka. Hori dela eta, hirian eta inguruetako bide eta errepide zenbaitetan kalte material larriak eragin dituzten hainbat uholde gertatu dira azken aldian.
Helburuak
Plan honetan hainbat ekintza zehaztu eta antolatu dira ibaiaren ingurunean ondoko hiru helburuak erdiesteko:
Ekintzak
"Gamarra Nagusiko zubia - N-I autobiako zubia" tartea
2003ko abenduaren 19an hasi ziren lanak 2004an eman ziren bukatutzat. Zati honek 8 hektarea inguruko azaleran gehitu zuen Eraztun Berdearen hedadura, eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidezidorren 2.700 metro eman zizkion. Bidezidor hauei dagoeneko existitzen zirenak erantsiz, 4,5 km inguruko ibilbide bat egin daiteke Salburutik Gamarra Nagusiraino.
"Abetxuko - Gamarra Nagusiko zubia" tartea
Planaren bigarren fase honetako eraikuntza proiektua idatzita dago jada.
"Atxa-Landaberde" tartea
2006ko hasieran Atxa-Landaberdeko tartearen egokitze ekologiko eta paisajistikorako lanak bukatu ziren. Tarte hau Ibaiondo auzoaren iparraldean kokaturik dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldean. 170.000 m2-ko azalera du, izaera oso lineala du eta bere luzera 1.170 m-koa da Zadorra hiribidearen alboan dagoen ertza neurtzen bada.
"Abetxukuko zubia - Aztegietako zubia" tartea
2007ko ekainean tarte honen egokitze ekologiko eta paisajistikorako lanak amaitu ziren. Eraldatutako lur azalera 123.296 m2-koa izan zen, bi sektoretan banatuta: Abetxukuko sektorea, 43.922 m2-koa, eta Gobeuko sektorea, 79.374 m2-koa. Bi sektoreen artean Atxa-Landaberdeko tartea dago. Horrez gain, hainbat bide eta sarbide eraiki dira jendeak 4 km luze den ibilbide eroso bat egin ahal dezan Abetxuku eta Aztegieta artean.
Azken eguneratzea: 2007/10/02
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
İ Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



