Deskribapen laburra
Alegrķa ibaiaren azken zatia Salburuko hezeguneen eta Zadorra ibaiaren arteko korridore ekologikoa da, hau da, bi ekosistema baliotsu horiek lotzen ditu. Behin eremu hori egokituta, ibaiaren zati hori Gamarra eta Salburua artean paseatzeko eta aisialdirako gune bilakatu da.

Hasierako egoera
Lehengoratze eta egokitze lanei ekin baino lehen, Alegrķa ibaiaren azken zatiak ibilgu estua eta zuzena zuen, 70eko hamarkadan eginiko kanalizazioaren ondorioz. Gainera, hiritik hurbilen dagoen ibaiertza industriagune batean zegoen, hondatuta eta utzikeria egoeran, isuriekin, legez kontrako baratzeekin...
Egokitze prozesua
Hasiera urtea: 2001
Lan irizpideak:
Gauzatu diren lanak ondoko hauek izan dira:
Obrek 1,5 kilometroko luzeran eta 11,5 hektareatan izan dute eragina, eta proiektu orokorrago baten barruan sartuta daude. Proiektu horrekin, Salburuko hezeguneek eta Alegrķa eta Zadorra ibaiek osatzen duten sistemaren ingurumen eta hidrologia ezaugarriak euren onera ekarri nahi dira.
Konpondu beharreko arazo nagusia hiriaren ekialdeko San Tomas eta Errekaleor erreken ohiko gainezkatzeak ziren. Hiriaren hazkundea zela kausa, erreka horiek saneamenduko hodi biltzaile bilakatuak zeuden. Hartara, errekak tutuetatik igarotzen ziren tokien inguruan uholdeak sortzen ziren. Arazo horiek saihesteko sortu zen, hain zuzen, San Tomas eta Errekaleor errekak desbideratzeko proiektua. Proiektu honi esker, aipatu erreketako ura Salburuko urmaeletara isurtzen da, urmaelok laminazio baltsa gisa funtziona dezaten, eta ondoren urok, Alegrķa ibaiaren ibilgua erabilik, Zadorra ibaira bideratzen dira. Hortaz, funtsean Alegrķa ibaian egin dena bere ibilgua zabaltzea izan da, lekuz aldatu diren ur emariak har ditzan.
Beraz, Alegrķa ibaiaren azken zatia nabarmen aldatu da, lan hauen azken erremate gisa ibilbide berria egin baita ibaiaren alboan. Ibilbidearen diseinuak, hiriaren ertza den heinean, hiri izaera eta ibaiertzeko ibilbideari lotutako izera naturala konbinatu eta graduatu nahi izan ditu. Horrela, paseatzeko bi maila (bakoitza altuera batean) egin dira, toki bakoitzerako material espezifikoak aukeratu dira eta landaredia kontu handiz oneratu da, hain desberdinak diren bi gune horien arteko lotura oso leku txikian konpondu ahal izateko.
Egungo egoera
Egun Alegrķa ibaia Zadorra ibaiaren eta Salburuko hezeguneen arteko korridore ekologiko garrantzitsua da (pasabidea baita hainbat espezie enblematikorentzat, hala nola bisoi europarrarentzat), eta Gamarrako eta Salburuko guneak lotzen dituen paseatzeko eta aisialdirako ingurua da.
Etorkizuneko planak
Eraztun Berdeko alde hau hobetzeko desafio nagusia, Zadorra eta Alegrķa ibaietako bi ertzak duten paisaia era integralean hobetzea da. Beste lan batzuen artean, etorkizunean landaredia berriz sartzeko lanak egingo dira hiria industriagunean integratu eta osatzeko, bai eta korridore biologikotzat duen egoera hobetzeko ere.
Halaber, beste arazo batzuk konpondu nahi dira pixkanaka, hala nola Vitoria-Gasteiztik Bergarara doan errepidearekin bat egiten duen oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidegurutzea konpontzea.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



