Deskribapen laburra
Zabalganeko parkea hiriko mendebaldean dago, 4 kilometrora hain zuzen, mendebaldean sortzen ari diren auzo berrien ondoan. Parkearen osagai nagusiak erkametz baso naturalak eta larre bihurturiko esparru zabal berriak, han hemen zuhaizti sakabanatuak eta urmaelak dituztenak, dira. Zabalganeko parkea izan zen sortu zen lehena eta, hortaz, Eraztun Berdearen ernamuina izan zela esan daiteke.

Hasierako egoera
Egun parkea den eremuan 26 hektareako basoa zegoen, garai batean Zabalganeko mendia izan zenaren hondarra. Oso hondatuta zegoen egur gehiegi ateratzen zelako, bazkarako neurri gabe erabiltzen zelako, suteak izaten zirelako... Basoaren ondoan eraikuntzarako legarra ateratzeko hobia zegoen, 13 hektarea ingurukoa. Hondeatze hormak 10 metroko garaierara ere iristen ziren, bazter utzitako materialak pilaturik zeuden, eta hondoak urez beteta.
Egokitze prozesua
Eremua hain hondatuta zegoenez, oneratzeko eta egokitzeko lan handia egin behar izan da. Konpontze lan nagusiak 1993an hasi ziren, eta 1999an bukatu. Dena dela, egun ere parkea modu integralean kudeatzen da.
Hona hemen parkea sortzeko irizpideak:
Zabalganaren oneratzean izan diren faseak eta lanak:
Etorkizuneko planak
Egun nahiko zaila da Zabalganeko parkera hiritik sartzea, Vitoria-Gasteiz mendebaldean hedatzeko hiritartze lanak egiten ari baitira.
Etorkizunean, hiritartze obretan egingo diren bideek parkea eta hiriko sarea lotuko dituzte, Zabalganeko hirizidorra deitu denaren bidez. Bide honetan oinezkoei eta txirrindulariei emango zaie lehentasuna. Ehari mendiaren inguruan parkearen beste sarbide bat egiteko asmoa ere badago.
Eraztun Berdeko gainerako parkeekin lotzeko proiektua dago, Armentiako parkearekin zehazki. Horretarako, Zabalganaren eta Armentiaren arteko korridore berdea sortuko da, eta oinezkoentzako igarobide bat egingo da, N-102 errepidearen gainetik pasatzeko.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



