Deskribapen laburra
Salburuko parkea hiriko ekialdean dago, ia ia hiriari atxikita. Salburua hezegune naturala da, eta bi aintzira nagusi daude (Arkautikoa eta Betoņukoa). Hainbat mende dira lehortu eta soro bihurtu zutela.

XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan bazirudien aintzirak ezinbestez betiko galduko zirela. Haatik, bere onera ekartzeko 1994an egiten hasi ziren lanei esker (oraindik abian daudenak), gunea berriz ere urez estali zen, eta inguru horietako berezko landaretza eta fauna berriz sortu zen. Hartara, Salburua Euskal Herriko hezegune garrantzitsuenetako bat bilakatu da.
Hasierako egoera
Lehortze prozesua 1877an hasi zen, eta apurka-apurka ia eremu osoa lehortu zen. 1990eko hamarkadan egoera honako hau zen:
Labur esanda, oneratze lanak hasi zirenean antzina zegoen paisaia aberats eta askotarikotik, baso bat besterik ez zen gelditzen Elorriagako iparraldean, eta hezegune zatitxo bat Betoņutik hurbil. Tartetxo honetan hezeguneetan berezkoak diren animalia eta landareen azken aleek ozta ozta zirauten, ingurunea era guztietako eragin kaltegarriak jasotzen ari baitzen: ezkutuko ehiza, txabolismoa, hondakinen isurketa, eta abar.
Egokitze prozesua
Hasiera urtea: 1994
Salburuko parkea sortzeko helburuak eta irizpideak:
Oneratze lanak
1- Ingurumenari loturiko lanak
Oneratze ekologikoa bukatzen denerako, 210 hektarea baino gehiagoko eremu bat lehengoratuta izatea da helburua. Hektarea horietako 60 urmaelak izango dira.
2- Uholdeetatik babesteko lanak
Salburua oneratzeak harreman estua du Vitoria-Gasteizko hiriguneko uholdeen kontra borrokatzeko idatzi zen proiektu batekin. Proiektu horretan urmael zaharren ontziak laminazio urtegi gisa erabili nahi dira ohiz kanpoko uholdeak (100 urtean behin gertazen direnak) sortzen direnean San Tomas eta Errekaleor erreketan. Hartara, 83 hektarea urez bete daitezke eta horrek gehieneko maila arruntaren gainetik 1,5 metro duen uholdea geldiaraz dezake.
Horrela, aipatu erreketako uholdeen bolumenetik 1,2 milioi metro kubiko kendu dira lehen momentuan, eta geroago era kontrolatuan isurtzen dira pixkanaka Alegría ibaira dike bateko gainezkabidetik, urmaeleko kanalean zehar. Alegría ibaiak 100 urtean behingo uholderako ematen duen emaria 97 m3/s-tik 22 m3/s-ra murriztu da.
Justifikazio hau erabiliz hainbat lur pribatu desjabetu dira, eta hitzarmena sinatu da eremuaren zati handi baten jabe diren Arkauti eta Elorriagako administrazio batzarrekin, nekazaritza erabilerak bertan behera uzteko eta aintzira multzoa oneratzeko.
3- Erabilera publikoa atondu eta hobetzeko lanak
Egungo egoera
Egun urez betetzen diren lau esparru daude. Hauek dira, handienetik txikienera: Arkautiko urmaela, Betoņuko urmaela, Durantzarreko aintzira eta, azkenik, Larreganeko aintzira. Gehien betetzen direnean guztiek batera 66 hektareako urmael azalera osatzen dute, hau da, parkearen azaleraren heren bat, gutxi gorabehera. Parkea bukatzen denean 196 hektarea izango ditu.
Parkeko gainerako aldeetan hainbat landare komunitate bizi da. Zati handi batean belar eremuak daude, berezkoak hezetasun handia duten aintzira ertzetako lurretan. Belar eremu horietan, halaber, erabilera publikorako egokitu diren soropil aldeak daude. Zuhaitz multzoak Arkauti inguruko harizti txikia, makaldi batzuk eta urertzeko zuhaiztiak dira. Azkenik, ahalegin handia egin da alde horretako berezko baso estalkia berriz ezartzeko, eta, helburu horrekin, parkearen zati handi batean, azalera osoaren % 20an hain zuzen, hariztietako espezie bereziak landatu dira.
Jendearentzako ekipamendu nagusi gehienak Arkautiko urmaelean daude: egonaldietarako gune bat, bi fauna behatoki eta informazio zentro txiki bat. Egun bide sarea 9 kilometrokoa da, eta uraren gainetik doan zurezko hainbat pasabide ditu, bai eta zenbait zubi ere, inguruko errekak zeharkatzeko.
Etorkizuneko planak
Esan daiteke parkearen egitura nagusia dagoeneko eraturik dagoela, baina bada oraindik lan asko egiteko, horietako batzuk erabakigarriak direnak eremua behin betiko finkatzeko.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Š Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



