Eraztuna egokitzeak mota eta tamiana askotako lanak eskatu ditu. Horietako asko kontratuen bidez gauzatu dira eta beste batzuk, baso lanei lotutakoak gehien bat, CEAk eta INEMek elkarlanean sustatutzen dituzten Lantegi Eskolen bidez egiten dira askotan. Lantegi Eskola hauek ikasle-langileek osatzen ditzute eta basozaintza, lorezaintza eta mintegigintza lanetarako prestatzen dira.
Hortaz, Eraztun Berdea langabezian dauden gazteak lan munduan integra daitezen lortzeko praktika eta ikasketa eremu gisa erabiltzen da.
INGURUMEN IZAERADUN LANAK
Gune narriatuen leheneratzea
Baso landatzeak
Hezeguneen leheneratzea
Ibaiertzak onera ekartzea
Hari elektrikoen lurperatzea
ERABILERA PUBLIKOA ATONDU ETA HOBETZEKO LANAK
Oinezko eta txirrindularientzako bideen egokitzea
Sarbide eta aparkalekuen sorrera
Atseden guneen sorrera
Seinaleak jartzea
Hezkuntza eta interpretazio ekipamenduak instalatzea: hegaztien behatokiak, informazio eta dokumentazio zentroak, baratze ekologikoak, eraikin bioklimatikoak...