Eraztun Berdeak eduki nahi duen «funtzio anitzeko izaera» kontuan harturik, eta espazio bakoitzaren hasierako egoera, izaera eta xedea oinarri hartuta, hainbat egokitze proiektu eta jarduketa egiten ari dira 1992az geroztik. Horien guztien helburuak honako hauek dira: natur balioak sustatzea, erabilera publikoa bultzatzea eta parke nagusiak eta gainontzeko eremu berde eta naturguneak modu eraginkorrean lotzea.
Halaber, parke bakoitzean lan espezifikoak egin dira bakoitzaren aberastasuna, aniztasuna eta konplexutasuna indartzeko eta, kasu batzuetan, haiei lotutako arazoak konpontzeko. Hain zuzen, erabilitako konponbideak integralak izan dira: horrela egokitu dira, besteak beste, Salburuko hezeguneak edo Zadorrako parkearen proiektua. Bi kasu horietan, ingurumen arloko eta hidrologia arloko lehengoratzeak batera egin dira.