Eraztun Berdeak oso tamaina handia du, bai hartzen duen eremu zabalagatik zein haren helburu eta zeregin ugariengatik. Hori dela eta, sortzen hasi eta 15 urte igaro ondoren proiektua, hasierako aldietan ez badago ere, oraindik bukatzetik urrun dago.
Ikuspuntu fisikotik proiektua oso aurreratua dago; izan ere, hainbat gune dagoeneko finkatuta dago, nahiz eta oraintik hondaturiko gune batzuk oneratu behar diren. Etorkizunean 1.010 hektarea inguru izango ditu.
Haatik, Eraztun Berdera iristeko baldintzak oraindik zailak dira toki batzuetan, eta parkeak elkarrekin lotzeko sarea zein hiriarekin eta mendiekin lotzeko sarea ez dago erabat eratua.
Erabilera publikoari dagokionez, nahiz eta Eraztun Berdera joaten direnak, oro har, pixkanaka gehitu egin diren, gune batzuetan bisitak "gutxi samar" edo "urriak" dira eta kopuru hauek hobetzeko ekintzak egin behar dira lehentasunez.
Egiteko asko dagoela ahantzi gabe, etorkizuna ilusioz beterik dago, ideiaz, proposamenez eta ekimenez beterik, gune honen izaera fisikoa eta soziala finkatzeko; izan ere, Eraztun Berdea lurraldearen kudeaketa integratuaren eredu izatea nahi da, erabilera publikoa, hirigintza erabilera eta balio naturalen kontserbazioa uztartzea posible dela erakusteko.
Epe labur eta ertainean helburua Eraztun Berdearen izaera fisiko eta funtzionala finkatzea da, eta horretarako honako ekimen zehatz hauek gauzatu behar dira:
Azken eguneratzea: 2007/10/03
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



