Eraztun Berdea oso aberatsa da naturaren eta paisaiaren aldetik, eta hiritik oso gertu dago. Hala bada, eremu paregabea da, batetik, herritarren aisialdirako, eta bestetik, naturak dituen arazoei buruz sentikortzea sustatzeko. Jatorritik beretik, Eraztun Berdearen proiektuak bere lehentasunen artean izan du gizarte alderdiari arreta berezia eskaintzea, eta herritarrentzako eremua sortzea, han mota guztietako erabilerak eta jarduerak bultzatuz, aisiari, kirolari, hezkuntzari, prestakuntzari eta abarri lotutakoak.

Jendea, Eraztun Berdeko parkeetara hurbil dadin sustatzeko seinale egokiak jarri dira, ibilbide sare zabala prestatu da, eta atsedenak eta egonaldiak egiteko guneak egokitu dira. Halaber, parke horiek guztiak ingurumen ekipamenduz hornitu dira; batetik, bisitariei harrera egiteko eta argibideak emateko, eta bestetik, Eraztun Berdearen hezkuntza eta prestakuntza eskaintza osatzen duten jarduera guztiak gauzatzen laguntzeko.

Eraztun Berdeari modu egokienean egokitzen zaion kudeaketa estrategia zehazterakoan, kontuan hartu behar da hiriaren ingurumariek harreman bikoitza dutela bisitariekin. Hala bada, gune kalteberek jende askoren joan-etorria izan dezaten saihestu behar da, baina, aldi berean, bisitariak berak dira inguruneari erasotzen dioten erabilerekin (adibidez, zaborrak legez kanpo isurtzea) bukatzeko bermerik onena.
Izan ere, erabilera publikoa kudeatzeko modurik egokiena balio naturalen zaintzea, jendearen bisitak eta eremuaren erabilera publikoa uztartzea da. Horren harira, Eraztun Berdea diseinatzerakoan erabilera publikoa sustatzeko azpiegiturak jarri dira, baina aldi berean, kalteberak diren tokiak erabiltzea mugatu egin da.

Zentzu horretan, aipagarriak dira bide sareak egokitzeko egin diren lanak. Bide horietatik ezin dira motordun ibilgailuak ibili, berariaz baimendutakoak salbu. Halaber, paseatzeko bideak eta egonaldiak egiteko guneak zehazteko orduan, hauskorrak diren guneetatik ahalik eta urrunen jarri dira. Bisitariek debekatuta dute Salburuko parkean dagoen Arkautiko urmaelaren 70 hektareako zati batera sartzea. Hori erabakitzeko arrazoia izan da bisitak eta gune horretako balio naturalen zaintzea ez direla bateragarriak.
Eraztun Berdea zenbat lagunek bisitatzen eta erabiltzen duten kontrolatzeko zaintza zerbitzua ere badago. Halaber, zerbitzu horrek gune guztien eboluzioa -bai ingurumenaren arlokoa, bai paisaiaren arlokoa- ikuskatzen du. Zeregin horrek berebiziko garrantzia du Eraztun Berdearen kudeaketa teknikoan.
Zaintza zerbitzuaz gain, Eraztun Berdeari buruzko informazio publikoa zabaltzeko hainbat bide dago: hedabideak, Internet, argitalpenak eta parkeetan bertan dauden ekipamenduak.

Urtero hezkuntza eta prestakuntza jardueren programa zabala eskaintzen dai, bai ikasleentzako bai jende ororentzako. Jarduera horien helburua Eraztun Berdeko parkeak ezagutzera ematea eta horiek zaintzeko beharraz sentikortzea da. Hainbat ingurumen ekipamendu dago jarduera horiek egiteko. Halaber, bi azpiegitura berri sortuko dira: lorategi botanikoa Olarizun, eta natura ezagutzeko zentroa Salburuan.
Hainbat datu:
Eraztun Berdeko parkeen segimendua eta kudeaketaren oinarrizko zutabeetako bat ikerketa zientifikoak dira. Urte hauetan zehar aztertu diren gaiak askotarikoak izan dira.
Ikerlan hauek ondoko helburuak bete nahi dituzte:
Azken eguneratzea: 2007/10/03
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



