Eraztun Berdea eremu hondatuak lehengoratzeko ingurumen proiektua da. Halaber, hezkuntza eta gizarte proiektua ere bada, erabilera publikoa eta ingurumenaren gaineko hezkuntza sustatzen dituelako. Baina, funtsean, lurralde eta hiri garapenerako proiektua da, hiriarentzako eta hiritarrentzako sortua.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (CEA) da Eraztun Berdearen ideiaren, diseinuaren eta gauzatzearen erakunde arduraduna. Dena den, ekimen hori gauzatzen laguntzen dute -teknika, finantza, administrazio eta politika alorretan- bai beste udal sailek bai beste erakunde pribatu zein publiko batzuek, hala nola Europar Batasunak, Fedenaturrek, Espainiako Ingurumen Ministerioak, Eusko Legebiltzarrak edo Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak.
Proiektuaren garapenaren mugarriak:
Eraztun Berdearen proiektua "BEST" gisa izendatu zuten Jardunbide Egokien Nazioarteko III. Lehiaketan, Dubain. Halaber, Tercer Catálogo Espańol de Buenas Prácticas. Ciudades para todos katalogoan nabarmendu dute. Katalogo hori Sustapen Ministerioak eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) argitaratzen dute, eta Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea han azaltzearen arrazoia da "hiritarren bizi baldintzak hobetzen dituela garapen jasangarriaren ikuspegitik".
Azken aipamen hori da proiektu horren benetako garrantzia eta esanahia laburbiltzen dituena. Izan ere, bai ideiak eta diseinuak, bai parke guztietako kudeaketak eta mantentzeak oinarrizko jasangarritasun printzipioak dituzte abiapuntu.
Azken eguneratzea: 2007/10/02
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



