Izaera oso industriala duen gunea da hau: Jundizko industrialdearen alboan, hainbat errepidek eta trenbideak zeharkatzen dute. Badago zona bat, industrialdearen azken lursailetan hasi eta Zurrupitieta kaleraino, nortasunik ez duena eta berau bisitatzera animatzen ez duena.
Eskualde honetan Zadorra ibaia oso narriatua dago, ibaiertzak baratze eta etxolez beterik baititu eta zoruaren profila desegituratuta baitago berriki kolektore bat eraikitzeko egin diren lanen ondorioz. Hala ere, ertzetan neurri handiko zuhaitzen pantaila batez horniturik dago.

Proiektatutako lanak
Orokorra
Proiektu honekin hainbat oztopo gaindituko dira, hala nola, industrialdeko saihesbidea, biribilgune bat, trenbide gaineko pasabidea eta parkeak Zadorratik datorren bidearekin bat egiten duen punturaino jasaten duen estutzea.
Sarbide nagusia Zabalganeko basoko bidea da, hau da, Mercedes enpresako biribilgunera iristen dena. Bide honek oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabideak behar ditu Zurrupitieta eta Lermandabide kaleetan. Puntu hauetan pultsagailuz hornitutako semaforoak instalatuko dira eta bide hau Eraztun Berdearena dela adieraziko duen zoladura aldaketa bat egingo da. Pasabide honetatik biribilgune parean dagoen parke zatira iritsi ahal izango da.
Ibaira heldu baino lehen, A-303 errepidea zeharkatu beharko da igarobide goratu berri batetik. Aurreko gurutzagune guztietan bezala, zoladura aldatu egingo da.
Errepide honen eta ibaiaren artean, ekintzarik garrantzitsuena erliebea orekatzeko lur mugimendu bat izango da.
Bidea eta zoladurak egitea
Bide berriak Eraztun Berdeko gainerako bideen izaera eta akabera izango ditu: kareharrizko zabor-legar artifizial grisekin egindako zorua. Oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak ahalbidetzeaz gain, minusbaliatuen mugimenduetarako prestatuta egongo da (%6ko malda ez da gaindituko bidean zehar).
Bidea Zurrupitieta kaletik isolatzeko, ezpondak sortuko dira. Bideak aurrera egingo du mendiaren eta kaleko ezponden artean, Zadorrako parkeko bide nagusiarekin bat egin arte.
Landare tratamendua
Fase honetan ereinketak egingo dira eta lurra landuko da kolonizazio naturala gerta dadin bide alboetan eta ezponden inguruan. Heskaien bidez ikuspegiak zuzenduko dira, ibilbidea mugatuko da eta errepideen inguruetan sortutako ezpondak hornituko dira, bolumen eta ikusgarritasun handiagoa eduki dezaten.
Mendixka eratu berriak larre landatarrez ereingo dira, atzeko zuhaitzekin konparatzean bolumen eta profil sendoagoa izan dezaten.
Errepide alboko ezpondak loredun zuhaiskez landatuko dira, parkeko beste ezponda batzuetan egin den bezala, eta bidearen aldean landare usaintsuen heskaiak sortuko dira.
Uholde gunean lurra landuko da eta halaxe utziko da kolonizazio naturalari bidea irekitzeko, eta bide alboan elorriak eta sasiak landatuko dira.
Ur bazterrean zehar ibaiertzetako zuhaitz handiak landatuko dira, makalak eta lizarrak, jada existitzen direnen multzoa osatzeko.
Azken eguneratzea: 2008/06/11
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



