Helburuak
Proiektuaren asmoa Eraztun Berdeko mendebaldeko berdeguneak konektatzea da, beren jarraitutasun fisiko eta ekologikoa bermatuz eta, hortaz, bere funtzionamendu egokia eta etorkizuneko mantenimendua. Hain zuzen, Armentiako basoa (hegomendebaldean dagoena), Zabalganeko parkea (mendebaldean), eta Zadorra ibaia (iparmendebaldean) konektatu nahi dira. Proiektuak zenbait gune hedatu eta hobetzea ere jaso du.

Parkeen arteko trantsizio guneak, Vitoria-Gasteiz mendebaldetik jasaten ari den hiritartzearen ondorioz, hiriari eta azpiegiturei lotuta ageri dira. Azken hirigintza sektoreen exekuzioa amaituta, hiria Zabalganeko eta Armentiako parkeen ateetara iritsi da eta, beraz, naturgune hauek lotzeko auzo berriak eta errepide asko gainditu behar dira.
Hortaz, helburua eremu hauek ekologikoki leheneratzea da, bai eta beren integrazio paisajistikoa eta erabilera publikora egokitzapena. Oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak modu seguruan egin daitezen ahalbidetzeko, proiektuak garrantzi berezia eman dio galtzaden gurutzaguneei, automobilek abiadura murriz dezaten eta zirkulazioak eragiten duen zarata maila txikitzeko.
Zonak
Lan hauek 103,5 hektareako azalera baten gainean egingo dira, Armentiako parkearen sarreratik (Eskibelerako bidean), Zadorra ibairaino (Zurrupitieta kaleak eta Oto hiribideak bat egiten duten tokian), Zabalganeko parkea barne hartuz. Lanen eremuaren hedadura handia eta konplexutasuna ikusirik, proiektuaren egikaritzea hainbat fasetan egitea aurreikusi da, ondoko zonifikazioa erabiliz:
Azken eguneratzea: 2007/10/05
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



