Helburuak
Lanen deskribapena
Lanak 2007ko amaieran egin ziren Alegria ibaia eta Salburuko parkea lotzen dituen pasabidean, hain zuzen Zurbaoko atearen eta Santo Tomás errekaren ibilgu zaharraren gainean dagoen zubiaren artean. Proiektuaren zati bat Salburuko 15. sektorearen hiritartzearen esparruan egin zen.

Gune honek ibai izaera nabarmena dauka, Santo Tomás eta Errekaleor errekak Alegría ibaira desbideratzeko ibilgutik oso hurbil baitago. Hala ere, hiritartze eta azpiegitura lan ugari jasan dituenez eta lurrak maila freatikotik pixka bat altxatuta daudenez, ibaiak eragiten dituen baldintza ekologikoak murritzak dira. Baldintza hauek desbideratze ibilguaren alboan dagoen terrazan soilik somatzen dira, hau da, lanak egin ziren eremuaren ekialdean, Zurbaoko zubitik Larreganeko ibiraino dagoen zatian.
Proiektuan ingurunearen moldaketa orografikoa gauzatu zen, betiere paisaia baldintzei kasu eginez. Zehazki, harrizko murruen ilarak eta lurrezko betelanak egin ziren, oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak sortu ziren, jada existitzen ziren bideak moldatu eta zabaldu ziren, landare lurra ekarri eta hainbat gune estaltzeko erabili zen, larreak erein ziren eta zuhaiskak eta zuhaitz handiak landatu ziren.
Zonifikazioa
Jarduera hau lau zonatan egin zen:
Azken eguneratzea: 2008/06/12
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



