Deskripzio laburra
Alegrķa eta Zadorra ibaiek bat egiten duten lekuan dago eta 10 hektarea inguru du. Oinezko eta txirrindularientzako 2.700 m bide du eta Gamarrako kirol eremua barne hartzen du.

Gamarrako tartea Zadorra ibaiaren egokitze integralerako proiektuaren lehen jardute fasearen ondorioa da. Gamarrako zubitik Gamarragutxi gainetik igarotzen den A-1 autobiaren zubiraino doa orain arte gauzatu den zatia. Vitoria-Gasteizko hirigunea Zadorra ibaiaren uholdeen kontra babesteko plan berezi baten bidez burutu da proiektua.
Hasierako egoera. Arazoak
Vitoria-Gasteiztik igarotzean, Zadorra ibaia alubioi-zabaldi batean zehar doa; ibaian gora urtegiak eraiki baino lehen ubidean sortzen ziren uholdeak naturalki hedarazten zituen ibar horrek.
Urtegien bidez ur-emaria erregulatzeak eta Vitoria-Gasteiz hirigia garatzeak urak gainezka egiteko zabaldiaren zati bat okupatzea ekarri zuten. Horren ondorioz, azken urteetan zenbait uholde gertatu da, zeinek kalte material handiak eragin baitituzte hirian, inguruko komunikazio bideetan eta Gamarra zein Gamarragutxia herrietan. Gamarrako industrialdea da, hain zuzen, urak gainezka egin ohi duen lekuetako bat, Alegrķa errekak urak Zadorra ibaira isurtzen dituen lekutik hurbil baita.
Egokitze prozesua
Hauek dira Zadorra egokitzeko planaren helburuak, zeinaren barruan sartzen baita Gamarrako tartearen atontzea:
Proiektu global horren barruan, 2004an Gamarrako zubiaren eta A-1 autobiako zubiaren arteko zatian uholdeen aurkako plan berezia gauzatu zen, ahal den neurrian Zadorra ibaiaren edukiera hidraulikoa handitze aldera. Zadorra ibaiaren ondoan uholdeetarako ubide bat egitea izan zen irtenbidea, oraingo ubidea ohiko emariak eta Alegrķa errekaren uholdeak hartzeko utzita.
Uneoro hartu izan ziren kontuan lan horiek ingurumenean izango zituzten ondorioak, ahal zen neurrian kontrako eraginak arintzen eta aldekoak indartzen saiatuz. Hartara, Zadorraren ur-bazterrak eta ubide berriak aisialdirako eskaintzen zituzten aukerak baliatzeko ahalegina egin zen, bai eta herritarrak hiri inguruan dauden ibaietara hurbiltzeko aukera ere.
100.722 m2-tan lan hauek egin ziren:
Hiru milioi euroko inbertsioa egin zen: inbertsioaren % 85 Europar Batasuneko Kohesio Fondoak jarri zuen, estatuko Sociedad Estatal Aguas de la Cuenca del Ebro, S.A. sozietatearen bidez, eta gainerako % 15a Vitoria-Gasteizko Udalak.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



