Olarizuko etxaldean dago. Zentroak 6.000 dokumentu inguru biltzen ditu, hala nola, liburuak, aldizkariak, argitaratu gabeko azterlanak, CD-ROMak, bideoak, jolasak eta hainbat irakas-material. Atal hauek biltzen ditu zentroak: liburutegi tekniko bat, zabalkunderako liburutegi txiki bat haurrentzako atal batekin eta infoteka bat, ikus-entzunezko materialak ikusteko. CINDAk dituen baliabide dokumentalei eta ekipoei esker, hainbat zerbitzu eskaini eta hezkuntza-alorreko hainbat jarduera antolatzen dira bertan.
Liburutegi- eta infoteka-zerbitzuan aukera ematen da bertan jasotako materialak kontsultatzeko, dokumentuak maileguan hartzeko eta edozein gairen inguruko jarraibideak jasotzeko. Era berean, zentroan ez dagoen bibliografia eskatu daiteke eta hitzaldiak, materialak eta gaiak prestatzeko bestelako aholkuak ere jaso.
Datak: urtarriletik abendura. Abuztuan itxita
Lekua: Olarizuko Etxaldea
Liburutegira sartzeko eskaria egin behar da aurretiaz, 945 162696 telefonora deituz
Hartzaileak: ikasleak, teknikariak, irakaskuntza?munduko jendea, herritar arruntak