Hiri Ekologiaren Gela hiriaren ekosistema osatzen duten alderdi ugariren inguruan gogoeta egiteko gune irekia eskaintzen du. Ikuspegi ekologiko eta integratzailea eman nahi dugu hiria eta hiriaren ingurunea osatzen duten elementuei, elementuon funtzionamendu eta antolamenduari eta elementu horien eta herritarren arteko harremanari buruz.
Jakintza zabaldu eta eztabaidatzeko gune berri bat osatu nahi da, horrela, hainbat iturritatik (unibertsitatea, enpresa-mundua, GKEak, fundazioak, ikerkuntza-erakundeak, etab.) eta hainbat eremutatik (EAE, Espainiako Estatua, Europa…) era askotako informazio txukuna jasotzeko. Bildutako ideia, iritzi eta esperientzien bidez ikuspegi eta ikusmolde aberasgarriak lortuko ditugu gure hirirako.
Horretarako, azterketa eta gogoetarako gune honetan era askotako jarduera eta ekitaldiak antolatu dira, hala nola, hitzaldiak, mahainguruak, jardunaldiak, lantegiak, erakusketak, mintegi teknikoak, ikastaroak, etab., guztiak ere hiri-ekologiari lotutako gaien inguruan. Jarduera horiek urte osoan zehar egingo dira.
2006 urtean gai hauek jorratuko dira programaren barruan, besteak beste: nekazaritza ekologikoa, parkeen kudeaketa ekologikoa, energia berriztagarriak eta lurraldearen plangintza iraunkorra
Datak: Urtean zehar (hilean behin)
Lekua: Olarizuko etxaldeko areto nagusia
Hartzaileak: Profesionalak, teknikariak, politikoak eta herritar arruntak