Deskribapena
Energia berriztagarriei buruzko lantegiak zeinetan arreta berezia eskainiko baitzaio eguzki-energiari.
DLHko 4. eta 6. maila arteko ikasleentzako lantegia: Olarizuko etxaldeko instalazioetara bisita egitea eta energia berriztagarriak erabiltzen dituzten maketen eraikuntza-lantegi bat egitea sartuko da honen barruan.
DBHko 1. zikloko ikasleentzako lantegia: Olarizuko baratzeetako instalazioetara bisita bat, eguzki bidezko kolektore, labe eta sukaldeen eraikuntza eta funtzionamendua erakusten duen lantegi bat eta ikasleen heziketa mailara egokitutako beste jarduera batzuk egingo dira.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak
Antolamendua
Lekua: Olarizuko etxaldea
Egutegia:
Ordutegia: 09:30etik 12:00etara
Saioen iraupena: bi ordu eta erdi
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea
Garraioa: jardueraren barruan
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo weborriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean.
Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago etorriko da ikastetxera parte-hartzaileen bila.
Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz,
Telefonoa: 945 162 696
Faxa: 945 162 695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



