Deskribapena
Hondakin eta birziklatzearen inguruko jarduera, Gardelegiko hondakindegian dauden ekipamenduetan oinarritua. Jarduera honek bi fase ditu. Lehen fasean parte hartzen duten ikastetxeei jardueraren inguruko dosier osoa bidaliko zaie eta ikastaldearekin hondakinen gaia lantzeko 11 alternatiba proposatzen zaizkie. Bisita horretan hondakinak botatzeko ingurua, biogasaren lantegia eta Garbigunea ikusi ahalko da eta , gainera, hondakindegiarekin eta birziklapenarekin loturiko beste hainbat jarduera ere egingo dira.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
Antolamendua
Lekua: Gardelegiko hondakindegia.
Egutegia: 2008ko otsailaren 20tik martxoaren 11ra.
Ordutegia: 09:30etik 12:00etara.
Saioen iraupena: bi ordu eta erdi.
Materialak: Gardelegiko unitate didaktikoa.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
Jardueren egutegia ikastetxeetara bidaliko da urriko lehen hamabost egunetan. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean. Ikasleekin batera joango diren irakasleek jarduera horietan inplikatu beharko dute, horietan parte hartuz edo, gutxien-gutxienik, horien garapenean arreta jarriz.
Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago etorriko da ikastetxera parte-hartzaileen bila. Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



