Deskribapena
Hiri hondakin solidoen kudeaketarekin eta hondakin organikoen tratamenduarekin zerikusia duen jarduera. Biocompostera egingo den bisitan hainbat jarduera sartzen dira: azalpena emateko ikus-entzunezkoa, lantegiak eta lantegian zeharreko ibilbide gidatua, zeinetan hondakinek jarraitzen duten prozesua ikusten baita.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak.
Antolamendua
Lekua: Biocompost - Jundizko hiri hondakin solidoak tratatzeko lantegia.
Egutegia: 2008ko urtarrilaren 17tik otsailaren 15era.
Ordutegia: 09:30etik 12:00etara.
Saioen iraupena: bi ordu eta erdi.
Materialak: berariazko unitate didaktikoa.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da. Jardueren egutegia ikastetxeetara bidaliko da urriko lehen hamabost egunetan.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean. Ikasleekin batera joango diren irakasleek jarduera horietan inplikatu beharko dute, horietan parte hartuz edo, gutxien-gutxienik, horien garapenean arreta jarriz.
Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago etorriko da ikastetxera parte-hartzaileen bila. Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



