Deskribapena
Zabalganeko parkean barrena gidatutako bisitan baso naturala osatzen duen eremua ikusiko dute partehartzaileek; gure hiriko mendebaldean belardi zein aisialdirako guneak dituen parkea da Zabalganekoa. Parke honetan barrena egiten diren ibilbideen barruan, hainbat eratako jarduerak biltzen dira: orientazioa, oinarrizko dendrometria, paisajismoa, landa-natura-hiriaren arteko elkarreraginaren azterketa, eta abar.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak.
Antolamendua
Lekua: Zabalganeko parkea.
Egutegia: 2007ko urriaren 23tik azaroaren 14ra.
Ordutegia: 09:30 etik 12:00etara.
Saioen iraupena: bi ordu eta erdi.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
Jardueren egutegia ikastetxeetara bidaliko da urriko lehen hamabost egunetan.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean.
Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago etorriko da ikastetxera parte-hartzaileen bila. Ikasleek botak, berokia eta zira eramatea komeni da. Autobusa zikinduta gera ez dadin, ezinbestekoa da ordezko oinetakoak eramatea. Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



