Salburuko parkeak Arkautitik duen sarreran dagoen eraikin txikia da. Parkeko argibide zentro nagusia den hau orain gutxira arte ur biltegi gisa erabiltzen zen. Hezeguneko ibilbide eta bisitaldi gidatuak bertan hasi eta bukatzen dira. Informazio bulegoaz gain, gela bat du ikasleekin ingurumen hezkuntzako jarduerak egiteko beharrezko osagai guztiarekin.
Gela horretan Arkautiko urmaeleko zuzeneko irudiak erakusten dituen pantaila bat jarri da. Irudiok urmaelean bertan dagoen kamera batek biltzen ditu. Bisitariak argibide zentrotik bertatik manipula eta zuzen dezake kamera.
Puntu honetan eskaintzen den beste zerbitzu bat bizikleta eta primatikoen doaneko mailegua da. Gaur egun helduentzako 10 bizikleta eta haurrentzako 2 daude, baina eskaria handitzen bada ibilgailu gehiago jarriko dira eskuragarri.
Non dago: Salburuko parkerako sarreran Arkautin
Telefonoa: 945 262424
Ordutegia (2008ko uda):
lanegunetan: 17:00-20:00
asteburuetan: 12:00-15:00 eta 18:00-20:00
Norentzat: ikasleentzat eta jende guztiarentzat
Zerbitzuak:
ingurumen hezkuntzako eskola jarduerak egiteko gela bat
bizikleta eta prismatiko mailegua
Arkautiko urmaelaren barruko irudiak zuzenean ematen dituen telebista monitore bat