Eraztun Berdeko parkeetara erraz eta eroso hel zaitezke oinez, bizikletaz nahiz hiriko autobusetan. Autoz baldin bazatoz, aparka ezazu horretarako prestaturiko tokietan
Eraztun Berdeko ekipamendu eta instalazioak (argibide taulak eta seinaleak, altzariak, informazio zentroak, hegazti behatokiak…) zuk erabiltzeko daude. Erabil eta zain itzazu
Modu hobean orientatzeko eta bisitatzen ari zaren lekuari edota jarraitzen ari zaren ibilbideari buruzko informazio gehiago izateko, parkeetako argibide tauletara jotzea gomendatzen dizugu
Eraztun Berdeko parkeetan paseatzerakoan, erabil itzazu seinaleztatutako pistak eta bideak. Bide horien helburu da zu erosoago ibiltzea, eta tokiko animalia eta landareei kalterik eta eragozpenik ez sortzea
Errespeta itzazu pasatzeko debekuak eta gainerako oharrak, direla egiten ari diren obrengatik, direla gune edo instalazioak xede jakin batzuetarako erabiltzen ari direlako, direla animalia eta landareak babesteko debeku espezifikoak…
Garrantzizkoa da paseatzen ari zarela inguruari begiratzea eta entzutea. Horixe da ibilaldiari etekinik eta gozamenik handiena ateratzeko modua
Ez eragotzi besteren gozamena. Ez traba egin Eraztun Berdeko ibiltariei, txirrindulariei eta, oro har, erabiltzaileei
Zure txakurra lagun duzula etorri bazara, kontrola ezazu
Errespeta itzazu bidean aurkitzen dituzun ondasun eta jabetza pribatuak. Errespeta itzazu tokiak eta tokikoak
Jarrai iezaiezu parkeetako informazio eta zaintzako langileen oharrei
Ez eragin kalterik landareei. Ez landarerik moztu
Ez eragotzi animaliei. Gainera, pentsa ezazu isilik bazabiltza errazagoa dela animaliak ikustea
Gogoan izan galarazita dagoela sua piztea eta egur egitea
Ez utzi zaborrik. Erabil itzazu edukiontziak, edo eramazu zaborra etxera
Eraztun Berdean ibili eta izan zarela ez dadila bistakoa izan utzitako arrastoengatik. Zuk aurkitu nahiko zenukeen bezala utzi guztia
Edozein zalantza edo iradokizun baldin baduzu, edo argibide gehiago jasotzeko, jo ezazu parkeetako informazio eta zaintzako langileengana, Ingurugiro Gaietarako Ikastegira (945 162696) edota Informazioko Udal Zerbitzura (010)