Eraztun Berdea herritarren artean aisialdiko jarduerak eta naturaz gozatzeko aukerak sustatzeko egokitu da. Haatik, naturgunea izaki, ezinbestekoa da hemen ere bioaniztasuna babestea eta zaintzea.
Jendea hiriaren inguruko parkeetara hurbil dadin sustatzeko seinale egokiak jarri dira, ibilbide sare zabala prestatu da, eta atseden hartzeko eta egonaldiak egiteko guneak egokitu dira. Halaber, parke horiek guztiak ingurumen ekipamenduz hornitu dira; batetik, bisitariei harrera egiteko eta argibideak emateko, eta, bestetik, Eraztun Berdearen hezkuntza eta prestakuntza eskaintza osatzen duten jarduera guztiak gauzatzen laguntzeko.
Zer eskaintzen dio Eraztun Berdeak bisitariari?
Egonaldi segurua eta atsegina
Landaretza, fauna, paisaiak, inguruneak eta naturaren eta kulturaren aldetik interesa duen hainbat toki
Ibilbide eta bidezidor sare zabala oinezkoentzako eta txirrindularientzako
Eraztun Berdea eta hango parkeak ezagutzea eta gozatzea sustatzeko ekipamenduak eta zerbitzuak
Zer egin daiteke Eraztun Berdean?
Ikasteko, esperimentatzeko, ezagutzeko... prestatu dugun hainbat ekimen eta jardueratan parte hartzea
Aire zabaleko kirolak egitea
Atseden hartzea
Ingurumenari lotutako boluntario programetan parte hartzea (esaterako, hegaztiei eraztuna jartzea)...