Deskribapena
Gasteizko hego-mendebaldean dagoen Armentiako basora hurbiltzea. Armentiako Parkeak ingurumen arloan duen balioa hiri inguruko eremu berdeen eta Gasteizko Mendien arteko korridore ekologiko gisa duen izaerari zor zaio.
Ibilbideek baso-eremu honen ezaugarriak erakusten dizkigute, basoko animalia eta landareen alderdi desberdinak aztertuz. Jarduera honen barruan gakoak erabiliko ditugu, aztarnak bilatuko ditugu eta ikasleen parte-hartzea bultzatzeko xedea duten zenbait teknika elkarreragile erabiliko dugu.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak.
Antolamendua
Lekua: Armentiako basoan.
Egutegia: 2008ko martxoaren 31tik maiatzaren 9ra.
Ordutegia: 09:30etik 12:00etara.
Saioen iraupena: bi ordu eta erdi.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
Jardueren egutegia ikastetxeetara bidaliko da urriko lehen hamabost egunetan.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean.
Ikasleek botak, berokia eta zira eramatea komeni da. Autobusa zikinduta gera ez dadin, ezinbestekoa da ordezko oinetakoak eramatea.
Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



