Salburuko hezeguneak ezagutzeko zentroa, Ataria, bisitariek parkean sartzeko izango duten sarbide nagusia izango da etorkizunean.
Ataria zentro ireki gisa ulertu behar da. Hezeguneei buruzko jendarteko komunikazio, hezkuntza eta kontzientziaziorako plataforma bat izango da, baita aisialdira eta denbora-pasara zuzendutakoa. Eskola egitarauaz gain, jende orori zuzendutako jarduera sorta zabala eskainiko du, haur eta familientzako aisialdiko jardueretatik hasi eta ekimenik kontzeptualetaraino edo parkearen kudeaketan jendeak parte har dezaten sustatuko duten jardueretaraino.
Atariak gune dinamikoa bihurtu nahi du, hiriaren baitan topagune gisa jokatuz ikerketa bultzatzeko eta bioaniztasunaren dibulgaziorako komunikazio modu berriak bilatzeko, betiere ideien eztabaida eta partehartzearen sustapena erabiliz.
Atariaren eraikitze eta hiritartze lanak 2006ko maiatzean hasi ziren eta 2008an zehar amaituko dira. Jarduerak 2009. urtean martxan jartzea espero da. Eraikinak 2.000 metro koadro okupatuko ditu urmael artifizial baten gainean, Buesa Arena pabilioitik oso gertu.