Deskribapena
Programa honen barruan lehen hezkuntzako maila desberdinei zuzendutako hiru jarduera daude. Jardueren bidez, Salburuko parkeko hainbat alderdi ezagutu eta antzemango dira.
Salburuan esperimentuak eginez: jarduera honetan proposamen ludikoak eta dinamikoak egiten dira nagusiki, parkea ikasle txikienengana hurbiltzen dutenak.
Ibilaldiak parkean barrena: ibilaldi hauetan parkeko baliabideekin eta natur guneetan ohikoak diren ekintzekin loturiko hainbat jarduera egingo dira.
Bioaniztasun-gela: jarduera horren barruan parkean zehar egingo den ibilaldia eta Salburuko tailer-ikasgelan burutuko den jarduera praktikoa daude.
Helburuak
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloak.
Antolamendua
Lekua: Salburuko parkea.
Egutegia:
Ordutegia:
Saioen iraupena: bi ordutik bi ordu eta erdira, aukeren arabera.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean.
Ikasleek botak, berokia eta zira eramatea komeni da. Autobusa zikinduta gera ez dadin, ezinbestekoa da ordezko oinetakoak eramatea.
Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



