Deskribapena
Haur Hezkuntzako ikasleekin uraren gaia ikuspegi ludikotik lantzea da jardueraren xedea. Ipuinean oinarritutako aurkezpen bat egin ondoren, taldea hiru “txokotan” banatuko da, eta hainbat jarduera burutuko dituzte: irudien elkarketa, igerileku batean gauzen arrantza, ibaiaren behaketa eta gorputz-lengoaia.
Helburuak
Hartzaileak
Haur Hezkuntzako 1. zikloko 3. maila.
Antolamendua
Lekua: Gamarrako parkea.
Egutegia: 2008ko maiatzaren 5etik ekainaren 18ra.
Ordutegia: 10:00etatik 11:30era.
Saioen iraupena: ordu eta erdi.
Parte hartzaileen gehienezko kopurua: ikastaldea.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko baldintzak
Izena emateko fitxa bete eta faxez, posta elektronikoz edo web-orriaren bidez bidali, irailaren 28a baino lehen.
Eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio. Beraz, ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
Jardueren egutegia ikastetxeetara bidaliko da urriko lehen hamabost egunetan.
Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezalako portaera erakustea jarduera hori gauzatzen den bitartean.
Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago etorriko da ikastetxera parte-hartzaileen bila.
Ikasleek txandala, zapatilak eta zira eramatea komeni da. Autobusa zikinduta gera ez dadin, ezinbestekoa da ordezko oinetakoak eramatea.
Jarduera horretara joatea ezinezkoa bada, xehetasun hori, behar bezala justifikaturik, CEAri jakinaraziko zaio, gutxienez bi lanegun lehenagotik. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
Ordaintzekoa: ez.
Eskaera
Jesús Mª Mesanza
Posta-helbidea: Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 162696
Faxa: 945 162695
e-posta: galcala@vitoria-gasteiz.org
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



