08/05/23 - Ekainaren 1an Peña Karriak antolatutako Eraztun Berdeko 5. Itzulia egingo da
Beste urte batez, Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz, Peña Karria Kirol Taldeak Eraztun Berdeko 5. Itzulia antolatuko du, CEAren laguntzarekin.
Martxa El Boulevard merkatal gunean hasiko da eta hurrengo tokietatik pasatuko gara: Eskalmendi, Gamarra Nagusia, Atxa, Gobeu, Zabalgana (11. km-a, anoa-puntua), Armentiako basoa, Lasarte, Gardelegi, Olarizuko etxaldea (22. km-a, anoa-puntua), Zubigarai, Elorriaga, Salburua, Eskalmendi, eta amaiera El Boulevard merkatal gunean izango da (34. km-a).
Anoa irteeran, amaieran eta ibilbidean zehar beste bi tokitan banatuko da. Martxa bukatzean partehartzaile eta laguntzaile guztiek opariak jasoko dute ekintzaren oroigarri gisa.
Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira Aldabe, El Pilar, Hegoalde, Iparralde, Judimendi eta Lakua gizarte etxeetan. Inskripzio kuota 6 eurokoa izango da Federazioaren fitxa dutenentzat eta 9 eurokoa fitxa ez dutenentzat. Martxan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.