08/03/03 - Salburuko biodibertsitatea hobetzeko proiektu batek FEMPek emandako sari bat irabazi du
Ingurumen ministro Cristina Narbonak eta FEMPeko lehendakari eta Getafeko alkate Pedro Castrok banatu zituzten sariak. Vitoria-Gasteizko Udaleko ingurumen zinegotzi den Alba Cañadasek gure udalerriari zegokion saria jaso zuen, Salburuko hezeguneetan biodibertsitatea handitzeko sortu den "Inbios" proiektuagatik.
Espainiako Ingurumen Ministerioak eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) "Biodibertsitatea Jagoteko Estrategia Bateratuan" aurreikusi dituzten jardueren baitan, "Biodibertsitatea Handitzeko Proiektuen Leihaketak" sariak eskaintzen ditu biodibertsitatea handitzera zuzendutako politika, plan eta programak prestatzeko proiektuentzat. Sari hauek "+ Biodiversidad" deitutako sarearen partaide diren tokiko gobernuen artean banatzen dira.
Gainerako sarituak Jaengo Aldundia, Palentziako Aldundia, Jaengo Udala eta Vilvestreko Udala (Salamanca) izan ziren. Saridun bakoitzak 200.000 euro inguru jasoko ditu bakoitzak bere proiektua gauzatzeko.
Beheko estekan dagoen fitxategian sari hau merezi izan duen proiektuaren laburpena ikus daiteke.