07/05/31 - Armentiako parkeak behin-behineko sarbide berriak dauzka
Armentiako sektore berriak urbanizatzeko lanak direla eta, Armentia herritik ezin izango da parkera sartu bertan ingurabide bat egiten ari baitira. Hori dela eta, lanek irauten duen bitartean parkera sartzeko behin-behineko sarrera bat izango da.
Berdez lanak egiten ari diren tokia margotu da, gorriz segurtasun hesia eta laranjaz Armentiako parkera sartzeko behin-behineko bide berriak.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ez zuen ezer egiterik bidea eraiki ez zedin, eta, lanen eragina ahalik eta gehien arintzeko asmoz, sekzio motzagoa izateko eta tunel batetik parkearen azpitik pasatzeko eskatu zuen, horrela basorako sarbideak neurri batean lehengoratzea izan zedin.