Ekimen honen xedea Olarizuko baratzeetan lantzen diren alderdi guztiak ezagutzera ematea da. Horretarako, ibilbide, hitzaldi eta lantegien sorta bat antolatu da.
Neguko egitarauan urte sasoi honi lotutako jarduerak antolatuko dira. Hain zuzen, ondoko gaiak aztertuko dira: frutarbolen neguko txertoak, frutarbolen neguko inausketak eta xaboi naturalen prestaketa.
Lantegien gehieneko partehartzaile kopurua 15 lagunekoa da. Partehartzaileen hautaketa izena ematen den ordenan egingo da. Lantegiak doan dira.