07/10/01 - Hasi dira Olarizuko parke botanikoa eratzeko lanak
Olarizuko parke botanikoak Europako eskualde bakoitzeko zuhaitz eta zuhaisken landaredia ordezkatuko duen lagin multzo bat eratu nahi du. Helburua kontinenteko landaredi bereizgarria erakutsi eta kontserbatzea da.
Proiektua 5 fasetan garatuko da, eta bakoitza baso mota bat islatzera zuzenduko da: baso mediterraneoak, baso epel submediterraneoak, baso epelak, baso borealak eta baso subalpetar eta oromediterraneoak. Lanen lehen fasean, udazken honetan, Europako eskualde mediterraneoko baso nagusien ordezkari diren hainbat zuhaitz, zuhaiska, mulu eta liana landatuko dira. Horrez gain, lurra prestatuko da, bideak eta sarbideak eraikiko dira eta berme garaian landareak kontserbatzeko beharrezkoak diren mantenimendu lanak egingo dira.
Lehen faseari dagokion lursaila Olarizuko zelaien ekialdean dago eta parkeak bere osotasunean dituen 48 hektareatatik 7,26 hektarea beteko ditu.