
2007ko Hegaztien Mundu Egunaren kariaz, CEAk, Arabako Foru Aldundiak eta beste zenbait erakunde publikok eta herritarrek hainbat jarduera antolatuko dituzte urriaren 6 eta 7an. Ekmen honek hegaztiei eta beren habitatei eragiten dizkieten ingurumen arazoen inguruko kontzientziazioa sustatzu nahi du.
Beste urte batzuetan bezala, CEAk urriaren 7rako antolatu dituen jarduerak Salburuko parkean egingo dira. Papiroflexia lantegiak, hegaztien behaketakoak eta teleskopio bidezko argazkigintza digitalekoak (digiscoping) egingo dira, bai eta argazki, silueta eta kantuen identifikazio lehiaketak ere.
Horrez gain, egun honen osagarri gisa, CEAk "Herramientas para la iniciación al monitoraje ornitológico" izeneko ikastaroa antolatuko du, jarduera ornitologikoetako gidari gisa modu profesionalean prestatu nahi duen orori zuzenduta. Urriaren lehen asteburuan zehar (urriko 5, 6 eta 7an), gidariak ezagutu behar dituen teknika eta tresnak irakatsiko dira Salburuko parkean egingo diren hainbat ikastordu teoriko zein praktikoren bitartez, eta urte sasoi bakoitzean Salburuan dauden hegazti espezieak in situ ezagutzeko aukera egongo da.
Ornitologiako monitore izateko oinarrizko tresnak!
MENDIXUR
Hegaztien behaketa eta identifikazio monitorizatua
Hegaztien eraztunketa-estazio zientifikoa
Hegaztien argazkiak eta islak identifikatzeko lehiaketa bisitari guztientzat
Jolasen txokoa haurrentzat eta papiroflexia-tailerrak
Bisita gidatuak
GARAIO
Diaporama-emanaldia 11:00etan eta 13:00etan
Hegaztien behaketa eta identifikazio monitorizatua Betoñuko urmaeletik
Hegaztien islak identifikatzeko lehiaketa
Hegaztien eraztunketa-estazio zientifikoa
Hegaztien argazkiak identifikatzeko lehiaketa
Hegaztien kantak identifikatzeko lehiaketa
Jolasen txokoa haurrentzat
Papiroflexia-tailerrak bisitari guztientzat
Argazki- eta digiscoping-tailerra Arkautiko urmaeleko ´Los Fresnos´ behatokitik
Bisita gidatuak urmaeletara
Ornitologia-gaiei buruzko bibliografia-kontsultak
"Cantabria Infinita" goletan txangoa itsas hegaztiak ikusteko eta zenbatzeko
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



