07/09/18 - Oreinen marru aldia ikusteko bisitak antolatu dira Salburuko parkean
Irailaren 28an eta urriaren 5ean, aukera berezia eskainiko du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak: nahi duen orok oreinaren marru-aldia entzun ahal izango du, ilunabarrean, Salburuko parkean egingo den bisitaldi gidatuan.
Animalia horren araldia behatu eta haren orro ikaragarriak hurbiletik entzun nahi izanez gero, 945 162696 zenbakira deitu eta izena eman behar da.