07/07/27 - CEAk hiri inguruko parkeei buruzko liburuxka berriak argitaratu ditu
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Eraztun Berdeko parkeei buruzko liburuxka berriak atera ditu eta sarbide, ibilbide, ekipamendu eta abarri buruzko informazio praktikoa eta eguneratua jasotzen du.
Berdegune hauetara hurbiltzen direnei informazio egokia ematea dute xede eta orain arteko liburuxkak ordezkatuko dituzte. Oraingoz, Salburua eta Olarizuko parkeei buruzkoak kaleratu dira eta, gutxi barru, Zabalgana eta Armentiakoak izango dira.