
Ekintza hau Goiena Mendi Taldearen, Udalaren Kirol Sailaren eta CEAren lankidetzaren emaitza da. Aurreko urteetan gertatu zen bezala, martxa Olarizuko etxaldean hasiko da, ondoren Salburua, Alegrķa, Zadorra, Zabalgana, Armentia eta Lasarteko parkeak zeharkatuko ditu eta azkenik Olarizuko parkera itzuliko da.
Irteera
Martxa uztailaren 15an, igandez, izango da. Irteera 9:30ean emango da Olarizuko etxaldean.
Ezaugarriak eta aholkuak
Eraztun Berdeko Mendiko Bizikletako 3. Martxa ez da lehiakorra izango.
Martxan parte hartuko dutenek tropelean ibili beharko dira. Antolakuntzako kide banak taldea ireki eta itxiko dute. Derrigorrezkoa da taldean joatea martxak >zeharkatuko dituen errepide zatietan. Ezinbestekoa da Vitoria-Gasteiztik irteten diren eta Eraztun Berdea zeharkatzen duten errepide erradialak tropelean gurutzatzea.
Martxa egokiro iragan dadin antolatzaileen oharrak jarraitu beharko dira.
Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.
Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte dira. 16 urtetik beherakoek adin nagusiko baten laguntza izan beharko dute eta / edo izena emateko unean gurasoen baimena eman beharko dute.
Begirunez jokatu Eraztun Berdean. Saiatu ez uzten zure igarotzearen arrastorik: lerraldiak, zaborrak, etab.
Antolaketa
Eraztun Berdea osatzen duten hiringuruko naturguneen multzoak birika berde gisa jokatzen du eta hiriaren eta landagunearen arteko trantsizioari irtenbidea ematen dio. Hiriaren antolamenduan betetzen duen funtsezko eginkizun garrantzitsuaz gain, Eraztun Berdeak funtzio pisuduna du hiriko jendearentzako aisialdi gune gisa.
Eraztun Berdeak aisialdirako eskaintzen dituen azpiegiturak aprobetxatuz, Goiena Mendi Taldeak, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin eta Kirol Sailarekin batera, Eraztun Berdeko Mendiko Bizikletako 3. Martxa antolatu dute.
Zerbitzuak
Bi anoa egingo dira, bata bidean eta beste helmugan. Opariak zozketatuko dira, anoa txartelaren zenbakia erabiliz, parte hartu dutenen artean.
Mediku talde batek partaideak artatuko ditu, hainbat sorospen ibilgailuren laguntzaz. Izena eman duten parte hartzaile guztiek asegurua izango dute.
Ibilbidea
Olarizu - Errekaleor - Salburua - Eskalmendi - Zadorra - Gamarra - Abetxuko - Atxa - Gobeo - Zabalgana - Zuazo - Ibaia - Armentia - Lasarte - Gardelegi - Olarizu
Izen emateak
Izen ematea gauzatzean anoa txartel zenbakidun bat emango da. Txartel hau halabeharrezkoa izango da martxan parte hartzeko eta zerbitzuak jasotzeko. Antolatzaileak ez dute inolako erantzukizunik izango izena eman ez dutenen zein arauak betetzen ez dituztenen gorabeheren inguruan.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



