Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Vitoria-Gasteizko Udalerriko bioaniztasuna aztertu eta haren jarraipena egiteko planaren proposamena landu du. Asmo handiko proiektu horrek ikerketa programa gauzatzea proposatzen du, hasiera batean hamar urtez (2007-2016), udalerriko natur sistemen egoera aztertzeko eta denboran zehar gertatzen diren aldaketa ekologikoak atzemateko.
Bioaniztasuna iraunaraztea gaur-gaurko gaia da eta hil edo biziko garrantzia duena. Haren definizioaren barruan ez da bakarrik sartzen lurrean bizi diren animalia eta landareen barietate handia, horiek guztiak mantentzen dituzten ekosistemak eta espezie batzuk besteekin lotzen dituzten prozesuak ere definizioaren barruan daude.
Onartua dagoen adostasun zientifikoa dago zeinen arabera bizitza osatzen duten "pieza" guztiak iraunarazten badira naturak zuzen funtzionatuko baitu. Bioaniztasuna osasuntsu iraunarazteak, epe luzera, giza bizitzak planetan iraun dezala balio duela baiezta daiteke, zalantzarik gabe.
Azken hamarkadetan, munduko bioaniztasunaren hondatzeagatiko kezka areagotu egin da, hain zuzen, gizakiok egiten dugun kontrolik gabeko naturaren ustiapenak eragindako hondatzea, zeinak, besteak beste, urtean 27.000 espezie desager daitezen eragiten baitu, hots, eguneko 74 espezie. Errealitatea hori izanik, natur baliabideen galera hori etetea helburu duten ekimenak sortzen dira, adibidez, Countdown 2010 Europako plana, edo, erkidego mailan, garapen iraunkorraren ingurumen-estrategia.
Bioaniztasun aberatsa udalerrian
Vitoria-Gasteizko udalerriak bioaniztasun aipagarria du. Diferente diren bi mundu biologikoen artean kokatua izateak laguntzen du horretan: eurosiberiarra, iparraldean eta mediterraneoa, hegoaldean. Honek ahalbidetzen du, udalerriaren azalera txikia bada ere (278 kilometro karratu), oso diferente diren eremu ekologikoak egotea.
Udalerria trantsizioko espazioa izateak errazten du ere espezie asko iberiar banaketaren mugan egotea, hori horrela izanik, badira espezie berozaleak (garatzeko tenperatura altuak behar dituztenak), hain zuzen, lautadaren iparralderantz joaten ez direnak, eta atlantikokoak, hegoalderako bidea eteten dutenak mediterraneoaren eraginagatik. Gainera, udalerriko eremu ekologikoen iraunarazte egoerari ere zor zaio, onartzeko modukoa baita, bioaniztasun aberats hori, batez ere, ingurune menditsu eta horietan dauden baso zabalak.
Datuek ematen dute tokiko fauna zein floraren aberastasunaren berri zehatza. Adibidez, Euskal Herriko azalera osoaren % 4a baino ez bada lurraldeari dagokiona Euskadiko landare baskularren (ez apaingarriak) % 41 (868 espezie) bertan da, eta lehorreko ornodunen % 75 (282 espezie). Estatu mailan, berriz, lehorreko ornodunen % 48 udalerrian dago, hots, Espainiako azaleraren % 0,06an.
Mehatxupean dauden espeziei dagokienez, autonomia erkidegoan arriskuan dauden ornodunen erdia baino gehiago Gasteizko udalerrian bizi da, baita estatuan erregistratuak daudenen herena ere.
Aberastasun biologiko hori ez da oharkabean gelditu, eta, nahiz eta hobetzeko zein iraunarazteko neurri asko garatu behar diren oraindik, azken hamarkadetan hainbat espazio bikain eta mehatxupean dauden espezie batzuk babestu dira.
Inguruabar guzti horiek –aniztasun biologiko handia, mehatxupean dauden espezie asko izatea, natur baliabideen desagertze progresiboaren aurrean dagoen kezka orokorra eta naturaren gaineko gizakion esku-hartzea handia– Vitoria-Gasteizko udalerria gertatu diren eraldatze ekologikoak eta toki, lurralde edo era globalean martxan jarri diren babesteko balizko neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko toki bikaina izatea dakarte. Jarraipen ekologikoaren helburua, azken finean, kudeaketa zerbitzuaren esku izango den lanabesa izatea da, hain zuzen, iraunarazteko estrategiak era jarraian balioestea eta horren eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko duena.
Eskema zabal eta malgua
CEAren txostenean jasotakoaren arabera, jarraipena nekazal eremuan, baso zabaletan (Gasteizko mendiak, Badaia-Arrato eta Uribarri Arratzuaren inguruan), konektore ekologikoetan, Eraztun Berdean, hiri eremuan eta udalerrian orokorrean burutu daiteke.
Proposamenaren barruan eskema orokor bat dago non datozen hamar urteetan udalerrian egin daitezkeen balizko azterketa ekologikoak biltzen baitira, bai, jada, garatutako lanei jarraipena ematen dietenak, bai sortu berriak. Ekosistemak osotasunean, ura, flora eta landaredia, ornodun eta ornogabeek osatzen duten fauna, fauna inbaditzailea, lurraldea iraunaraztea eta kudeaketaren jarraipena dira, besteak beste, eskema osatzen duten programa desberdinetako gaiak. Eskema zehatza eta malgua da, urteen joan etorrian atzematen diren jarraipenerako behar eta interesen arabera aldatu eta egokitu daitekeena.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



