07/02/26 - "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 11. ekitaldia: landatze herrikoia
Aurten landatzea martxoaren 18an egingo da. Salburuko hezeguneen eta Errekaleor ibaiaren arteko trantsizio gune bat berreskuratzen laguntzea da helburua.
Eguna girotzeko haurrentzako jarduerak antolatuko dira; gainera, parte hartzaileei hamaiketakoa eta kanpainaren oroigarri bat banatuko zaizkie.
Egunak: martxoaren 18a, igandea
Lekua: Salburuko parkean, Errekaleor ibaiaren ondoan