
Proiektu hau urbanizazioek eta azpiegitura lanek eragindako ingurune oso gizatiartu batean gauzatuko dira, Buesa Arenaren aparkalekuaren eta Betońuko industrialdearen artean. Esparru hau eraikitze lanetan dauden hiru eraikinetatik hurbil dago: Vital Eraikina, Baskoniaren Kirol Hiria eta Natura Ezagutzeko Zentroa izango den Ataria. Salburuko 15. hirigintza sektorean dago kokaturik.
Ekintza honetan hainbat lan egingo dira. Alde batetik, oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak eratuko dira Salburuko parkearen eta Alegrķa ibaiaren korridorearen artean, eta orain existitzen direnak hobetu eta zabalduko dira. Bestetik, sektorea bere osotasunean ekologikoki hobetu eta paisakistikoki integratu nahi da; horretarako, ingurunearen orografia eraldatuko da eta beste hainbat lan egingo dira, hala nola, landare lurrez estaliko da, larreak ereingo dira eta heskaiak eta zuhaitz helduak landatuko dira.
Proiektuaren xede espezifikoak ondoko hauek dira:
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



