06/11/21 - Gabonetan "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 11. ekitaldia hasiko da
Abenduaren 21ean Vitoria-Gasteizko Udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatutako "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 11. ekitaldia hasiko da.
Ekimen honen bitartez, zuhaitzak lurreko bizitzaren oinarrizko elementu bezala duten garrantzia ezagutarazi nahi da, bai eta zuhaitzak laguntza eta mirespen beharra duten lagun biziak bezala aurkeztu ere. Aurten banatuko diren landareak Salburuko parkeko Errekaleor ibaiaren ertzetan landatuko dira.
Kanpainari hasiera emateko, zohikatz trinkotuko loreontzietan sartuta dauden hariztietako haritz eta zuhaixkak banatuko dira doan. Banaketa abenduaren 21ean egingo da, Vitoria-Gasteizko Espainia Plazan, 09:00 eta 15:00 bitartean.
Zuhaitzekin batera liburuxka bat emango da. Liburuxka honetan harizti eta zuhaitzen zaintzari buruzko informazioa eta kanpainaren jarraipena frogatzeko kontrol fitxa bat emango dira.
2007ko martxoaren 18ean zuhaitzak Salburuko Errekaleor ibaiaren ingurunean landatuko dira, aisialdi eta lankidetza giroan.