06/10/16 - Eraztun Berdeko baratzeetako barazkiak Arabako Nekazaritza Ekologikoko IX. Azokan egon dira
Eraztun Berdeko baratzeetako produktuak Bionekaraba 2006n egon dira. Arabako Nekazaritza Ekologikoko Azoka hau urriaren 7an ospatu zen Vitoria-Gasteizko Aihotz plazan, eta CEA laugarren urtez egon zen presente bertan.
Aurten eraman ziren barazkiak, Olarizu baratzeetakoak izateaz gain, lehen aldiz ekoizpena eman duten Abetxukuko baratzeetakoak ere izan ziren.
Arabako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteak (Bionekaraba) antolatzen duen azoka honen asmoa baratze mota hauek sustatzea da, baina baita baratzezaintza eta nekazaritza iraunkorraren praktika bultzatzen duten erakunde, ekoizle eta elkarteak laguntzea ere.