06/09/20 - Ikus ezazu oreinen marru-aldia Salburuan, orain urriaren 6an ere bai
Jarduera hau soilik irailaren 29an egitekoa bazen ere, izena eman duen jende kopurua ikusita CEAk beste bisitaldi bat antolatzea erabaki du urriaren 6an. Bisita hauek aukera berezia eskainiko dizute oreinaren marru-aldia entzuteko, ilunabarrean, Salburuko parkean.
Animalia horren araldia behatu eta haren orro ikaragarriak hurbiletik entzun nahi badituzu, deitu 945 162696 zenbakira eta eman izena. Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak babestua.