2006ko Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko, urriaren 7an eta 8an, CEAk, Arabako Foru Aldundiak eta beste erakunde publiko eta herritar batzuek hainbat jarduera antolatu dituzte Salburuko urmaeletan, Garaio eta Mendixurko parkeetan eta hegaztien munduari lotutako beste toki batzuetan.
urriaren 7a, larunbata
Aktibitateak:
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saila.
Lekua: Mendixurko Parke Ornitologikoa eta Garaioko Parkea.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
Autobusak: Autobusak Olagibel kaletik abiatuko dira (Postetxearen atzean), 10:00etan eta 12:00etan; Mendixurtik Gasteizera itzultzeko, 12:30ean eta 14:30ean irtengo dira.
Informazioa: 945 176 276 zenbakian.
urriaren 8a, igandea
Aktibitateak:
Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Lekua: Salburuko parkea.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
Autobusak: Autobusak Olagibel kaletik abiatuko dira (Postetxearen atzean) 10:00etan eta 12:00etan; Salburutik Gasteizera itzultzeko, 12:15ean eta 14:15ean irtengo dira.
Informazioa: 945 16 26 96 zenbakian.
urriaren 7an eta 8an, larunbata eta igandea
Jarduera: bisita ornitologikoa "Ebro haraneko estepetara". Asteburuko txangoa izango da, hegatxabal ricotien (2006ko hegaztia) eta beste espezie bitxi eta, Europako testuinguruan, mehatxatu batzuen (gangen, txoriandreen, basoilo txikien...) habitata ikusteko, estepa-eremuetan.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



