06/07/21 - Babestutako kakalardo espezie bat aurkitu dute Salburuan
Euskal Herriko Unibertsitaten lan egiten duten Aritz Ruiz eta Jonathan Rubines ikerlariek kakalardo espezie oso mehatxatu bat aurkitu dute duela gutxi Salburuan. Rosalia alpina da, Europan lehentasunezko babesa duen intsektu ederra; orain arte ez da parkean antzeman, baina bai Gasteiz mendietan. Pagadietan eta Salburukoak baino goragoko basoetan bizi ohi da eta horregatik aurkikuntza are harrigarriagoa gertatzen da.
Kakalardo horren beldarra egur hilean bizi ohi da bizpahiru urtez; ondoren metamorfosia egin eta koleoptero ikusgarri bihurtzen da. Basoetatik egur ustela sistematikoki kentzeak, pestizidek eta bilduma zaletasunak kakalardo mota hori desagertzeko arrisku larrira eraman dute Europa osoan.
Salburuko basoak kudeatzean duela zenbait urte baztertu zen zuhaitz hilen erauzketa eta baliteke horrek parkean animalia interesgarri hori agertzen lagundu izana; hartara, inguruaren bioaniztasun aberatsari osagai berezi bat gehitzen zaio.