06/07/20 - 2006ko Eraztun Berdeko II bizikleta martxaren argazki galeria
Uztailaren 16an Eraztun Berdearen 2. bizikleta martxa egin zen. Egun horretan gurekin pedalei eragiten aritu ziren 30 lagunei eskerrak eman nahi genizkieke.
Ekitaldi hau ezinezkoa izango zatekeen Goiena mendi taldearen, Udalaren Kirol Sailaren, Udaltzaingoaren, DYAren eta Irati irrati klubaren parte hartzerik gabe..
Bizikleta martxa hau antolatuz, Eraztun Berdera hurbiltzeko modu herrikoi, dibertigarri eta ez lehiakorra eskaini nahi izaten da. Eraztun Berdea oraindik sortze fasean badago ere, martxan parte hartzen dutenek bere osotasunean ikusteko aukera dute. Gure asmoa da martxa hau eta Eraztun Berdearen proiektuaren lanak modu paraleloan garatu daitezen, eta horrela proiektu honek dituen erronkak ikusten joatea, esaterako berau osatzen duten parkeen arteko loturak nola konponduko diren ikustea.
Eskerrik asko zuen laguntza eta parte hartzeagatik.