06/07/11 - Hegazti gripeak kutsatutako hegazti bat agertu da Salburuan
Uztailaren 7an agintariek jakinarazi zuten hegazti gripearen birusa zuen hegazti akuatiko bat agertu zela hilik Salburuko parkean. Ale hau Podiceps cristatus espeziekoa zen (murgil handia) eta birusa H5N1 anduikoa. Espainian topatu den lehen hegazti gripe kasua da.
Salburuko basa hegaztiei dagokienez, gaixotasun hau agertu izanak hezegune hauetan jada egiten ari ziren segimendu eta kontrol lanak indartu egingo dira. Lan hauek iaz hasi ziren, Europako lehen kasuak agertu zirenean. Egunero-egunero urmaeletako ertzak aztertzen dira hegazti hilak bilatzeko, eta astean bitan hegazti biziak harrapatzen dira (ondoren askatu egiten dira) laginak hartzeko. Momentuz ez da hegazti gaixoen kasu berririk detektatu. Era berean, birusak etxeko hegaztiak kutsa ditzan saihesteko, hainbat neurri hartu dira hezegunearen inguruetako baserrietan bizi diren hegaztiak eta beren salerosketa kontrolatzeko.
Eraztun Berdeko bisitariek hegaztiren bat hilik topatuko balute, ez lukete eskuetan hartu beharko eta lehenbailehen abisua pasatu beharko liekete agintariei, 112 edo 010 telefonoa erabiliz.