06/05/29 - Uztailaren 16an Eraztun Berdeko II. mendiko bizikleta martxa egingo da
CEAk eta Goiena mendi taldeak Eraztun Berdean zehar mendiko bizikletaz egiteko ibilaldia antolatu dute aurten ere (bigarren aldiz jarraian). Ibilbide honek hirian, eta bereziki Eraztun Berdeko ibilbideetan zehar, bizikletaren erabilera bultzatzeko aukera eskaintzen digu.
Martxa uztailaren 16an, igandez, izango da. Irteera 9:30ean emango da Olarizuko etxaldean.
Eraztun Berdeko Mendiko Bizikletako 2. Martxa ez da lehiakorra izango. Martxan parte hartuko dutenek tropelean ibili beharko dira. Antolakuntzako kide banak taldea ireki eta itxiko dute. Derrigorrezkoa da taldean joatea martxak zeharkatuko dituen errepide zatietan. Ezinbestekoa da Vitoria-Gasteiztik irteten diren eta Eraztun Berdea zeharkatzen duten errepide erradialak tropelean gurutzatzea.
Martxa egokiro iragan dadin antolatzaileen oharrak jarraitu beharko dira.
Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.
Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte dira. 16 urtetik beherakoek adin nagusiko baten laguntza izan beharko dute eta / edo izena emateko unean gurasoen baimena eman beharko dute
Begirunez jokatu Eraztun Berdean. Saiatu ez uzten zure igarotzearen arrastorik: lerraldiak, zaborrak, etab.
Bi anoa egingo dira, bata bidean eta beste helmugan. Opariak zozketatuko dira, anoa txartelaren zenbakia erabiliz, parte hartu dutenen artean.
Mediku talde batek partaideak artatuko ditu, hainbat sorospen ibilgailuren laguntzaz. Izena eman duten parte hartzaile guztiek asegurua izango dute.
Izena ematea:
Noiz: uztailaren 3tik 13ra, biak barne
Tokiak: Judimendi, Iparralde, El Pilar, Europa, Aldabe, Lakua eta Hegoalde gizarte etxeetan