06/06/28 - Uztailaren lehen astean Espainiako arbolazaintza elkartearen 10. biltzarra ospatuko da Vitoria-Gasteizen
Biltzarra Vitoria-Gasteizko Udalaren babesa izango du, eta bere laguntzaileen artean CEA dago.
Biltzarra uztailaren 5ean hasiko da. Egun horretan 4 lantegi egingo dira zuhaitz moztea, espazioen diseinua, izurriteak eta zuhaitz zaharren balioa aztertzeko. Hurrengo 2 egunetan (uztailaren 6 eta 7) hainbat hitzaldi egongo dira udal teknikari, biologo, arbolazain eta beste aditu batzuen eskutik. Azkenik, uztailaren 7 eta 8an makinen azoka bat ospatuko da Floridako parkean.