06/05/03 - Esleitu dira Salburuko Natura interpretatzeko zentroa eraikitzeko lanak
ATARIA (Natura interpretatzeko zentroa) egiteko lanak Urazca Construcciones enpresari esleitu zaizkio. Uda honetan hasiko dira lanak eta 2007aren bukaeran amaitzea aurreikusi da; beraz, 2008ra arte ez da martxan jarriko.
Salburuan egongo den eraikin honek 2.000 metro karratu izango ditu eta aintzira artifizial baten gainean jarriko da, Fernando Buesa Arena pabiloitik oso hurbil.