06/05/09 - Ekainaren 4an Eraztun Berdeko 3. Bira ospatuko da
Peña Karria kirol elkarteak Eraztun Berdeko Bira antolatu du, hirugarren urtez jarraian. Aurten, Ingurumenaren egunaren (ekainaren 5a) inguruan egingo da, hartara iraunkortasuna eta kirolaren arteko lotura estuagoa izan dadin.
Noiz: ekainaren 4an (igandea)
Abiatzeko ordua: 7:30etan, Boulevard merkataritza gunetik abiatuta
Ibilbidea: 30 kilometro inguru. Jan-edanak banatzeko hiru gune izango dira
Izen ematea: maiatzaren 8tik aurrera, gizarte etxeetan eta Peña Karrian. Prezioa: 5 euro